Zortzi hautagai aurkeztu dituzte 2017ko urrezko danborrerako
Maialen Chourraut, Richard Oribe, Eva Hughes, Paulino Caballero, Martin Llade, Francisco Etxeberria, Amaia Montero eta Lacunza hizkuntza eskola.
Dena den, oraindik posible da zerrendara beste izen batzuk gehitzea, udaleko alderdiek edo Donostia turismoko administrazio kontseikuak proposatuta.
Hiru erakundek proposatu dituzte hautagaitzak: Donostiako Atletikok, Lacunza hizkuntza eskolak eta DYA Gipuzkoak.
Donostiako Atletikoren proposamenak honakoak izan dira: Maialen Chorraunt, Rio 2016 urrezko domina irabazi berri duen piraguista; Richard Oribe igerilari paralinpikoa; Eva Hughes kazetari donostiarra, Mexiko eta Latinoamerikako Voguen egiten du lan; eta, Paulino Caballero, urte luzez koroen munduan ibilia.
Lacunza hizkuntza eskolak bere eskola aurkeztu du, 50. urteurrenean, eta baita Martin Llane Radio Clásicako Sinfonía saioko irrati esataria ere.
DYA Gipuzkoak, berriz, Pako Etxeberria antropologoa eta Amaia Montero abeslaria.
Urtarrilaren 20an banatuko dute urrezko danborra udaleko pleno aretoan.
Zortzi hautagai aurkeztu dituzte 2017ko urrezko danborrerako: