
Larrialdietarako oinarrizko ezagutzen inguruko ikastaroa. (Argazkia: Loiolako Erriberako Auzo Elkartea)
Loiolako Erriberan ezagutza elkarbanatzeko egitasmo bat abiarazi zuten apirilean:
KonParte. Hilean behin auzotar batek gainerakoei bere ezagutza eta abileziak transmititzean datza. Ostegunean,
larrialdietarako oinarrizko ezagutzak ikasteko aukera egongo da bigarren aldiz Jon Zabaleta medikuarekin.
Bigarrengoz errepikatuko dute ikastaroa hau, izan ere, oso harrera ona izan zuen lehenengoak bizilagunen artean. Ikastaroa egin eta bi astetara bertan parte hartutako pertsona batek beste bat
lagundu ahal izan zuen ikastaroan ikasitakoari esker.
Egitasmoaren bultzatzaileek
Facebook bidez jakinarazi zutenez, Martutenera bidean lurrean botata aurkitu zuen mutila.
Antolatzaileek ikastaroaren eraginkortasuna ikusita berriro antolatzea erabaki dute.
Osteguna, abenduak 15, 19:30etan izango da ikastaroa auzo elkartearen egoitzan.