Julio Villar mendizale donostiarrak 'Viaje a pie. Mar de Nubes' liburua argitaratu berri du.
Julio Villar mendizale eta abenturazalea. (Argazkia: Lide Ferreira)
Lau urtez belaontzi batean munduaren bira eman ostean, motxila hartu eta beste bidaia bati ekin zion Julio Villarrek (Gros, 1943). Izan ere, beste
lau hilabete eman zituen oinez, eta ibilbide horretan bizi zituen esperientzia eta sentimenduak bildu zituen
koaderno batean. Orain,
bizipen horiek guztiak islatu ditu Viaje a pie. Mar de Nubes liburuan, Vasco de Camping elkarteak bultzatuta.
“Ez naiz idazlea sentitzen, baina egia da
liburuen bidez, lagun ezezagun asko ditudala. Oso polita da; maitasuna eman eta sentitzeko modu bat da”, azaldu du Villarrek.
Abentura berriak bizitzeko beti prest dagoela esan du, eta liburua horietako bat dela dio.
Ametsetako zein errealitateko bidaiak, aurretik idatzi zuen
Eh, petrel! liburua eta bizitza bera izan ditu hizpide abenturazaleak
IRUTXULOKO HITZAk egin dion elkarrizketan. Bihar,
ostirala, egongo da irakurgai, papereko edizioan.