Mozal Legeen aurkako mozioa aurkeztuko du berriz Eleak-Librek
Mozal Legearen isunak ordaintzeko edalontzi solidarioak jarriko dituzte salgai San Tomasetan
Duela urte eta erdi onartu zituzten Mozal legeak: Herritarren Segurtasunerako Legea eta Kode Penalaren erreforma. Donostian, gutxienez, 22 dira Mozal Legearen aplikazioagatik zigortuak edo isunak ordaindu dituztenak; guztira 9.000 eurotik gora jarri dituzte.
Egoerari aurre egiteko bi bide aurkeztu ditu Donostiako Eleak Libre mugimenduak: batetik, edalontzi solidarioak salduko ditu hiru eurotan San Tomas egunean eta, bestetik, udalean mozio berri bat aurkeztuko dute.
Uste dute mozal Legeak protestak zigortzeko helburuarekin formulatutako neurriak direla: “Pobrezia eta ezegonkortasun egoerak zigortuko dituzte”. Izan ere, Libre mugimenduak uste du, edozein herritar bihurtuko dela susmagarri, delitua gertatu beharrik gabe: “Ez dira gertakariak soilik kriminalizatuko, zenbait giza talde kriminalizatuko dira; migratzaileak, aktibistak edo baliabiderik gabeko pertsonak”.
Gaiaren inguruko informazio gehiago argitaratuko du ostiralean IRUTXULOKO HITZAk.