Azken zazpi egunetako albiste irakurrienak
Auzoa jada ez da erdigunea
17 eta 22 urte bitarteko gazte batzuekin hitz egin dugu, auzoaren egoera ezagutzeko. Parte Zaharreko gaua aldatu da? Zergatik? Noiztik? Hausnarketarako eta gogoetarako ideiak eta ondorioak jarri dituzte mahai gainean. Sei urtean gaua eta auzoa erabat aldatu dira. Horixe da Parte Zaharreko gazte kuadrila batek Irutxuloko Hitzari adierazi dion ideia nagusia. Ikatz kalean ibiltzen dira gehienbat, baina egoera auzo guztira zabaldu daitekeela diote.
Bertso pilota jaialdia egin dute Arrokao frontoiaren alde
Jende andana bildu zen igandean, Amarako Arroka frontoian. Bertso pilota jaialdia antolatu zuen Amara Bai auzo elkarteak eta goiz ederra pasa zuten bizilagunek. Webgunean bideo batean eta irudi bilduma batean jaso genituen momenturik onenak.
Joxepo Kortadiren omenezko San Tomas festa egingo dute Egian
Egian San Tomas egunaren aurreko igandean egin ohi dute festa. Igande honetan, abenduaren 18an, baserritarrez jantzi eta festa giroan murgilduko dira Egiakoak. Aurten omenaldi kutsua izango du jaiak, Joxepo Kortadi izango baitute gogoan.
Parte Zaharreko Arkaitz Landaberea eta Julen Etxaniz aske geratu dira
Asteartean goizeko lehen orduan utzi zituzten aske Julen Etxaniz eta Arkaitz Landaberea preso donostiarrak. Castello II (Espainia) espetxetik atera zen Etxaniz, eta Mansillakotik (Espainia) Landaberea.
“Donostiakoa izango ez banintz, Amaiurkoa izango nintzateke”
Urtez urte asko aldatu da Amara Berriko Amaiur parkea. Herritar asko ibiltzen dira berdegune honetan, eta halere, gutxik jakingo dute Amaiur izena duela – 1993. urtetik–. Auzoko Mikel Legorburu historialariak ongi ezagutzen du parkea, baita Nafarroako Amaiur gaztelua ere. 2006. urteaz geroztik indusketa lanetan ibili da, atseden hartu gabe.
Eguna gauari gailendu zaio
Parte Zaharreko gauak ez dira lehen bezain jendetsuak, eta egoera berrira egokitu behar izan dute ostalariek. Gaua nola aldatu den ezagutzera joan gara Parte Zaharrera, Ikatz kalera eta Fermin Kalbetonera. Parrandaren gune jendetsuenak izan dira bi kale horiek. Gaur egun, ordea, larunbat gauean bakarrik egiten dela lan esaten digute Aurreskuko Elena Gineak eta Loretxuko Eneko Elosegik.
Lilatoirako prestatzen hasi dira
Eider Estibariz Luna Donostiako Atletikoko triatloi taldeko kideak Lilatoia prestatzeko hainbat gomendio eman dizkio Irutxuloko Hitzari. Igandean egin zuten lehen Lila-Korrika saioa, eta hainbat emakume elkartu ziren bertan, martxoko lasterketarako entrenatzen hasteko.
Hormadunak, txapadunak eta marradunak
Euskal Herriko txoko guztietan topa ditzakegu pilotalekuak. Donostian ere ugari ditugu, auzo gehienetan bana, eta batzuetan gehiago. Adibide Komunikazioko Batix Ezeiza argazkilariak Donostiako frontoien argazki erreportaje ederra egin du.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira azken zazpi egunetan, abenduaren 8tik 15era bisita gehien jaso dituzten albisteak.