
Hilabeteetako lanaren ostean, osatu dute Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, Donostiako protokoloa. Hala, jendaurrean aurkeztuko dute Kursaalen, abenduaren 17an. Bertan izango dira
IRUTXULOKO HITZAko eta Hamaika Telebistako langileak, eta ekitaldiaren berri emango dute zuzenean. Hala,
elkarlanean arituko dira bi komunikabideak, ahalik eta informaziorik gertukoena eta osatuena emateko helburuarekin.
Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta
irutxulo.hitza.eus webgunean zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, streaming bidez. Gainera, 15 minutuko saio bat osatuko dute bi komunikabideek, ekitaldiko une garrantzitsuenak eta protagonisten hitzak bilduta.
Azken emaitza da Protokoloa, Europako hainbat gizarte eragilek elkarlanean osatutako lanaren ondorioa. Finean, Kontseiluak sustatutako egitasmoa izan da, Donostia 2016ren babesarekin.
Helburu garbia du: Europako hizkuntza gutxituen garapenerako tresna izatea.