Easo plazan ere ospatuko dute San Tomas festa
Amara Bai auzo elkarteak antolatuta, San Tomas festa ospatuko dute Easo plazan, abenduaren 21ean. Postuak irekiko dituzte 10:00etan, eta 11:00etan bote txapelketa jokatuko dute. Haurrentzako jolasak izango dira, 10:30ean, eta erromeria egingo dute 12:00etan. Arratsaldean erromeriak aurrera jarraituko du, 16:30ean hasita. Ondoren, Arrokako frontoian kontzertu bat emango du Sara and The Monkey Man taldeak, 17:00etan, eta musikak plaza txikian jarraituko du.
Txistofarra, abenduaren 23an
Amaran festa giroan murgiltzeko gogotsu daude, eta abenduaren 23an ere festa egingo dute: Txistofarra. Poteo girotua hasiko da 20:00etan, eta 21:00etan Donosti Berri elkartean hainbat jarduera egingo dituzte: jolasak, musika, opariak, parranda, sagardoa eta txistorra… Baserritarrez jantzita joateko deia egin dute antolatzaileek!