Herri kirolak egingo dituzte Groseko santomasetan
Grosen festa giro ederra pizten da San Tomas egunean, abenduaren 21ean. Txofre plazara jende andana joaten da festaz gozatzera, auzoko jai batzordeak antolatutako egitarauak erakarrita. Txistorra, euskal artisauen eta euskal produktuen azoka, jolasak, bertsoak, erromeria… eta desafio ikusgarri bat! Ubarroiak kofradiak antolatuta, herri kirolak egingo dituzte Txofren. Intxaurrondokoak eta Grosekoak ariko dira nor baino nor.
Ohiko gizafrogaz eta trontzaz aparte, denek parte hartu ahal izateko zaku lasterketa eta soka tira antolatu dituzte. Zaku lasterketan parte hartzeko lau pertsona zaku berean sartu behar dira, beraz hona Ubarroien gomendioa: “kontuz sagardoarekin, koordinazioa garrantzitsua baita, anima zaitezte lagun arte zein familian parte hartzera, ondo pasatzea da helburua”.
Saguesen, Claret ikastolako gurasoek txistorra postuak jarriko dituzte saskibaloi pistan, Aita Claret plazan, 10:00etatik 22:00etara.
EGITARAUA. SAN TOMAS EGUNA GROSEN
10:00 San Tomas postuen irekiera.
11:00 Postuen arteko lehiaketa.
11:30 Haurrentzako tailerrak, Urrats aisialdi taldearekin.
12:00 Herri kirolak. Gros vs Intxaurrondo.
15:30 Postuen arteko lehiaketaren sari banaketa.
16:00 Bertso musikatua. Jon Maia, Jon Martin eta Xamoa bertsolariak. Gai jartzailea: Iker Iriarte. Musikariak: Beñat Antxustegi eta Iker Lauroba.
17:00 Dultzaineroak, buruhandiak eta erraldoiak.
17:00 Haur eta gaztetxoentzat dantza festa.
18:30 Erromeria Trikiziorekin.
20:00 Zezensuzkoa.
21:30 Festaren amaiera.