Kontzertuak, puzgarriak eta txistorra izango dira nagusi Ibaetan
Ibaetako Lagunen auzo elkarteak antolatuta, San Tomas eguna ospatuko dute igandean.
Donostiako Erdialdean ez ezik, San Tomas beste auzoetara ere iritsiko da. Ibaetan, adibidez, igandean (hilak 18) ospatuko dute, 10:00etatik aurrera. Elkargunea Karlos Santamaria plazan izango da (frontoiaren ondokoa). 10:00etan azoka irekiko dute, eta 11:30ean puzgarriak jarriko dituzte haurrentzako. Haurrentzako tailerrak ere eskainiko dituzte eta 12:30ean musikak hartuko du protagonismoa, kale kontzertuak egongo baitira. Taloak, txistorra, gazta eta bestelakoak ez dira faltako