Abenduaren 27rako protesta egiteko deia egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, erraustegia eraikitzeko eta kudeatzeko lanak adjudikatuko ditu abenduaren 27an. Erraustegiaren aurkako mugimenduak mobilizaziorako deia egin du. Gipuzkoa plazan elkartuko dira, 12:00etan, aldundiaren atarian: “Dei egiten diegu gipuzkoarrei, bai agintari, ordezkari politiko eta herritarrei, erraustegi kriminal hau eta lapurreta izugarrizko hau onartu ez dezaten”, adierazi zuten atzo agerraldi batean. Albistea osorik Noaua.eus webgunean.