"Kalera, kalera!" mugimenduarekin bat egin dute Añorgan
Kalera, kalera! dinamikarekin bat eginez, “Bakea eta askatasuna irabaztera goaz”, diote hainbat añorgatarrek. Sentsibilizaziorako eta mobilizaziorako dinamika bat da, euskal preso ohiek bultzatutakoa: “Herri borroka piztu eta presoen kolektiboarekiko gure babesa adierazteko pentsatua dagoena”.
Añorgan, Gabonetarako egitaraua prestatu dute hari horri tiraka:
- Abenduak 23 (19:00). Elkarretaratzea.
- Abenduak 24 (13:00). Olentzero solidarioa.
- Abenduak 31.
- 11:30. Martuteneko espetxera bisita (irteera, Egiako epaitegitik).
- 19:00. Urteko azken elkarretaratzea.
- Urtarrilak 14. Bilboko manifestazioa nazionalera irteera. Autobuserako zerrenda, Jolas Etxean.