Metroaren aurkako ekintza umoretsua egingo dute Santomasetan
Donostiako metro igarobidea gelditzeko eskatzeko kale antzerki ekintza umoretsua egingo du Satorralaia bizilagunen mugimenduak bihar Easo Plazako Eusko Tren geltokiaren aurrean. Goizeko 11:00etatik 14:00etara iraungo du ekintzak, eta Ongi etorri hiri-erdialdera pasanterik gabe izango da antzerkiaren gaia: “Topoaren bidaiariei harrera egin eta sariak banatuko dizkizuegu, hain zuzen ere behargabeko, metro igarobiderik gabe hiri erdialdera iritsiko diren 200.000.000. bidaiari direlako”.
Halaber, kalean esku-orri informatiboak banatuko dituztela azaldu dute eta mahai informatiboa ere jarriko dute.
San Tomas eguneko kale antzerki ekintzara hurbiltzeko deia egin dute.