Ttan Ttakun irratiaren festak rock musikaz beteko du Gazteszena
Donostiako Ttan Ttakun irrati libreak urteko festako egitaraua aurreratu du jada. Urtarrilaren 14an egingo du, eta rock musikaz beteko du Egiako Gazteszena aretoa. Hemengo taldeekin osatu du programa. Discipulos de Dionisos, Lie Detectors, Inoren Ero Ni eta Zozo ariko dira zuzenean.
Disco Bambinos, Pelax & Telmo Trenor eta Ttan Ttakun DJak ere parte hartuko dute Gazteszenako festan.
Ohi bezala, festarako sarrerak egunean bertan salduko dituzte, 5 euroan, 22:00etan. Gazteszenako ateak 22:45ean irekiko dituzte, eta 23:00etan hasiko da festa. Gaua goizeko seirak arte luzatuko da.