Urtarrilean ere lagun artean Lilatoia prestatzeko aukera egongo da
Donostiako Atletiko-ren ekimenez, Lila-Korrikako bigarren saioa egingo dute urtarrilaren 15ean, 10:00etan. Abenduaren 11an egin zuten lehenengoa eta hainbat emakume bildu ziren taldean eta lagun giroan Lilatoi lasterketa prestatzeko.
Aholkuak emango dituzte, korrika saio bat egingo dute, beroketak eta luzaketak nola egin azalduko dute… Lila-Korrika saio honetan parte hartzera animatzen direnek lilaton@lilaton.eus posta elektronikora idatzi behar dute izena emateko.
IRUTXULOKO HITZA lehenengo Lila-korrika saioan egon zen. Jarraian, Lilatoi lasterketa prestatzeko bideoa eta argazki galeria.