Dbus-eko gidari batek pairatutako beste eraso bat gaitzetsi dute Donostiako Udalak eta Dbusek. Udaltzaingoak erasotzailea atxilotu du.
Bigarren aldia da, aste honetan, gidari batek eraso bat pairatu duela; hori dela eta, udalak eta Dbusek lanean ari diren langileak errespetatzeko eskatu du, eta adierazi dute ez dutela batere onartzen Dbuseko langileen aurka biolentzia erabiltzea. Era berean, babesa erakutsi diote erasoa pairatu duen langileari.