Antzerki umoretsua egin dute Eason. (Argazkia: @satorralaia)
Donostiako metro igarobidea gelditzeko eskatzeko kale antzerki ekintza umoretsua egin du
Satorralaia bizilagunen mugimenduak eguerdian Easo Plazako Eusko Tren geltokiaren aurrean.
“Ongi etorri hiri erdira metro igarobiderik gabe” dioen arkua jarri dute tren geltokiaren aurrean; ekintzak goizeko 11:00etatik 14:00etara iraun du eta bitartean, bidaiariei harrera egin eta sariak banatu dizkiete.
Halaber, kalean esku-orri informatiboak banatu dituzte eta mahai informatiboa ere jarriko dute.