Mirakruz 19 eraikina, hesituta. (Argazkia: Malen Aldalur)
Groseko
Mirakruz 19 eraikina botatzeko lanak hasiko dira laster. Gaur hiru langile hasi dira bertan lanean, eraikina hesitzen, segurtasun neurri gisa. Oraingoz ez dago hondeamakinik ezta garabiarik inguruan. Langile batek adierazi dio IRUTXULOKO HITZAri ez direla berehala hasiko eraisten. Eraikina bota ahal izateko lanak egiten ari dira.