Patxi Zubiaurre gaur, hedabideen aurrean egin duen agerraldian. (Argazkia: Donostiako Ernai)
Oraingoz,
Patxi Zubiaurrek bere etxean jarraituko du bizitzen. Baleazaleen kalean bizi da 84 urteko hiritarra, eta etxegabetua izateko arriskuan izan da. Azken egunotan polemika handiz piztu du bere kasuak.
PPren gobernuak 2013an onartu zuen egoera larrian bizi zdiren ertsonak etxetik ez kaleratzeko dekretua, eta 2015ean beste bi urtez luzatu zuen.
Patxi Zubiaurrek 84 urte ditu,
700 euroko pentsioa kobratzen du, eta bihotzeko arazoak ditu. Dekretu horretan oinarrituta agindu du epaileak maiatza arte etxean geratzea. Epe hori beteta ikusiko da zer gertatuko den. Stop Kaleratzeak plataformak prestamisten jarduera arautzeko legea eskatu du.
Stop Kaleratzeak esan du uste duela kasu hau ondo bukatuko dela. Dena den, nahiz eta irtenbide konkretuak aurkitu, prestamisten jarduera arautu beharra azpimarratu du: “Pertsona edo talde hauek banketxe izan gabe banketxe lanak egiten dituztelako. Partikularrak dira, ez dira finantza entitateak. Espainiako Bankuaren mendean egongo balira egoera bestelakoa izango zen”.
Patxi Zubiaurrek bere etxean jarraituko du oraingoz eta cavarekin topa eginez ospatu du gaur hedabideen aurrean egin duen agerraldian.