Sara Majarenasen alabari egindako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Sarek
Elkarretaratzea deitu du Sarek larunbatean Intxaurrondoko Sara Majarenasen alabari honen aitak egindako erasoa salatzeko. Elkarretaratzea 19:00etan izango da Alderdi Ederren.
Ohar bidez azaldu dute erailketa matxista baten ahalegina bizi izan duela haurrak, eta horrek gogorarazi duela “gizartea etengabe aktibatuta” egotearen beharra. Hiru eskaera nagusi egin ditu Sarek: “Sararen alaba, Izar, larriki zauritu du bere aitak eta ospitalean dago; horregatik, bere amaren babesa eta maitasuna behar du, kalean beharko luke; Sarak kondenaren bi herenak bete ditu, kalean beharko luke; Sara, bere etxetik 601 kilometrora dago, Euskal Herrian beharko luke”.
Atzo elkarretaratzea egin zuten goizean udaleko kideek Alderdi Ederren; eta arratsaldean hainbat kide bildu ziren Bulebarrean Emakumeen Mundu Martxak deituta Majarenasen alabaren erasoa eta Burlatako erailketa matxista salatzeko.
Erlazionatutako edukiaAlkateak Sara Majarenas Donostiara hurbiltzeko eskatuko du