Antiguako kaldereroak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Zartagin eta mailuen festa otsailaren 10ean, ostirala, iritsiko da Antiguara.
Benta Berriko kiroldegitik abiatuko dira
kaldereroak, 20:30ean. Hurrengo astean elkartuko dira entseatzen hasteko, eta
Antiguakoak animatu dituzte parte hartzera. Jakintza ikastolan egingo dituzte otsailaren 6an, 8an eta 9an, 20:00etatik 21:00etara.
Urtero 200 kalderero inguru elkartu ohi dira Antiguako tribuan. Mikel Iriarte izango da euren erregina. Benta Berrin hasi eta Antiguan zehar ibiliko dira kaleak alaitzen. Kanpamendua Txalupagillene plazan ezarriko dute. Ondoren, Istingorran eta Oliyosen geldialdiak egingo dituzte, Errotatxon bukatu arte.