'Errefusa' antzezlanaren estreinaldia Gazteszenan
Hondakinen afera landu du Joserra Fachado aktore eta zuzendariak Errefusa helduentzako antzerki obran. Larunbat honetan, otsailak 4, izango da estreinaldia Gazteszenan, 20:00etan. “Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela”. Esaldi horretatik abiatuta, Fachadoren asmoa hausnartzeko pieza bat sortzea izan da, eta eztabaida pizteko balio izatea gustatuko litzaioke.
Errealitatea eta fikzioa nahasten ditu obrak, eta zenbait gai jorratzen ditu: atez ateko sistema, bosgarren edukiontzia, erraustegia edo birziklapena. Oholtza gainean, Fachado izango da aktore bakarra, saxofoi jotzaile batekin lagunduta.