Larunbatean iritsiko dira Parte Zaharrera kaldereroak. (Argazkia: Donostiako Udala)
Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala Parte Zaharreko kaleetan ibiliko da larunbatean, gaueko 21:45ean hasita.
Jose Mari Agirretxe “Porrotx” izango da kaldereroen erregina. Damak berriz, Nagore Garcia de Andoain, Donostiako Onkologikoko pediatra, eta Conchi Gereño Lopez, Aspanogi elkarteko kidea. Kresala elkartea da antolatzailea, Udalaren babesarekin.
Fermin Kalbeton kalean emango diote hasiera jaiari eta auzoko kaleetan barrena ibiliko dira.
Hungariako Kaldereroen lehen konpartsako kideak 22:00etan abiatuko dira Santa Maria elizatik, eta Parte Zaharrean zehar ibiliko da 01:50 aldera arte.
Jose Estebanez izango da erregina, lehengo urtean bezala. Bestalde, Bidasoako txarangako bi erraldoi izango dituzte lagun; baita, suarekin malabarak egiten dituzten zenbait artista ere.