Albiste irakurrienak
«Ezusteko ikaragarria izan da; jokoz kanpo harrapatu nau»
Idoia Txoperena youtuberraren larruan arrakasta handia lortu ondoren, telebistara eman du jauzia Nerea Arriolak (Gros, 1988), ‘Euskalduna naiz, eta zu?’ saiora. Elkarrizketa asteko albisterik irakurriena izan da.
Antiguako jaiak, iruditan
Antiguako sansebastianetan ibili zen IRUTXULOKO HITZA, eta jaietako hainbat momentu dibertigarri eta hunkigarri harrapatu zituen bere kamerarekin. Irudi bildumak oso harrera ona izan du.
‘Oihana Agirre eta Karlos Trenor preso ohiei ongi etorria egin diete Egian’
2016ko abenduan askatu zituzten biak eta hilabete geroago ongietorri festa ospatu dute auzoan.
‘Donostiako bi talde ariko dira Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan’
Otsailaren hasieran abiatuko da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketa eta maiatzaren 27an jokatuko da finala Azpeitian. Donostiako bi taldek hartuko dute parte bertan.
‘Santa eskeak eta kaldereroek bat egingo dute Herreran’
Ospakizun eguna izango da otsailaren 4a, Herreran. Eguerdi an, santa eskean irtengo dira, makilak eskuan hartuta; eta, 18:00etan, berriz, kaldereroen txanda izango da.
‘Troikaren aurkako istiluengatik epaitu dute Jon Estrada’
Antiguako gaztea epaitu zuten larunbatean beste bi lagunekin batera, Troikaren aurkako istiluengatik. Fiskaltzak lau urteko kartzela zigorra eta 200.000 euroko isuna eskatzen ditu, eta sententziaren zain geratu dira; bi aste eta hilabete arteko tartean ebatziko dute.
‘Orientazioa bidaide’
Galarraga-Lopez sendia buru-belarri sartua dago orientazioaren munduan. Gaiari buruzko rreportajeak bisita asko izan ditu.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.