Ulia, Almirantearen gotorlekutik.
Ezagutu Uliako bide eta ibilbideak’ erakusketa jarri du abian Uliako Interpretazio Zentroak. Hiritik alde egin gabe mendiaz gozatzeko hiru ibilbide proposatu dituzte.
Ulia Donostiako altxorretako bat dela uste du Oihana Orkolaga Uliako Interpretazio Zentroko arduradunak. Erakusketa bat abiatu dute Cristina Enea fundazioan; Ulia ezagutzeko eta gozatzeko hiru ibilbide proposatu dituzte. Urtarrilaren 14an ireki zuten erakusketa eta martxoaren 19a bitarte egongo da ikusgai.
Asko dira Uliako bazterretan barrena paseatzera, korrika egitera, bizikletan ibiltzera edo siesta egitera hurbiltzen diren donostiarrak. Batzuk egunero joaten dira; beste batzuk aldiz, asteburuetan:?«Uliak aukera ugari eskaintzen ditu; interpretazio zentro bat dago naturaz eta historiaz informatzeko, jatetxeak daude, haurrentzako parkeak, eta baita, bazkaltzeko edo hamaiketakoa egiteko mahaiak ere».
Hiritik gertu dagoen arren, hiritik urrun senti zaitezke bertan: «Naturaz inguratuta eta etxe ondoan egon zaitezke aldi berean». Hori dela eta, hiru ibilbide proposatu dituzte familian edo lagunekin Donostiako «altxorretako bat» ezagutzeko.
Hiru bide, helburu bakarra
Ibilbide bakoitzak bere xarma, duela dio Orkolagak: «Ibilbide bakoitzak gauza ezberdinak eskaintzen ditu». Zailtasun mailaren arabera bereizi dituzte, baina hirurak errazak direla azaldu du. «Familiak dira gehien bat Ulian paseatzen ibiltzen direnak;?eta hiru ibilbideak dira egokiak familian egiteko», azaldu du.
Proposatzen duten lehenengo ibilbideak
Uliari bira du izena. Zurriola Ikastolak 2009. urtean Kilometroak festaren ospakizunerako diseinaturiko ibilbidea da. Uliako ekosistemak ezagutzeko ibilbiderik egokiena hau dela dio Orkolagak: «Basoa, itsaslabarrak eta txilardiak zeharkatzen ditu ibilbideak». Uste du ibilbide hau aukera polita dela naturaz gozatu nahi duenarentzat. Gainera, Zurriola ikastolakoek jarritako panel informatiboak daude ibilbidean zehar. Azkenik, gaineratu du behatoki «ikusgarri bat» dagoela itsaslabarren gainean.
Pixka bat luzeagoa da Almirantearen gotorlekutik igarotzen den bidea. Ibilbide hau Uliako Interpretazio Zentrotik abiatzen da, baina Herri Ametsa ikastolatik ere hasi daiteke bidea motzagoa egiteko. «Bi ikuspegi eskaintzen dituen buelta txiki bat da; alde batean itsasoa geratzen da, eta bestean, Pasaiako badia», azaldu du Orkolagak. Uste du ibilbide hau ez duela jende askok ezagutzen:?«Ez da beste ibilbideak bezain ezaguna, baina niri asko gustatzen zait». Ibilbide honen Almirantearen gotorlekua dagoen lekuraino eramaten du.
Hirugarren proposamena da denetan luzeena, nahiz eta, Orkolagak azaldu duen hau ere nahiko lasaia dela: «Beste biak baino luzeagoa da baina ez du aldapa handirik». Ibilbide honek Uliako mendia alderik alde zeharkatzen du. Talaia bidea du izena eta Donostiatik Pasaiara edo alderantziz egin daiteke. Itsasoaren albotik doa ibilbide guztia. «Aukera dago joan etorria oinez egiteko edo oinez joan eta pintxo bat jan ondoren autobusez bueltatzeko», azaldu du Orkolagak.
Ibilbide hauek hobeto ezagutzeko mapak daude eskuragarri Cristina Enea fundazioaren webgunean, eta laster esku orriak jarriko dituzte Uliako Interpretazio Zentroan, interesa