Majarenasi alabarekin denbora gehiago egoten utziko diote
Valentziako Santa Fe ospitalean dago Sara Majarenasen alaba, aitak bisitara atera eta labanaz zauritu zuenetik. Hori dela eta, Intxaurrondoko euskal presoak bi eskaera egin zizkien auzitegiei. Batetik, Espetxe Zaintzako epaileari eskatu zion alaba gehiagotan ikusteko baimena. Bestetik, Auzitegi Nazionaleko hirugarren zigor salari galdegin zion, gutxienez, alabaren egoera hobetu artean.
Lehen eskaerari baiezkoa erantzun dio Jose Luis Castro epaileak. Amaren eskubideak ez ezik haurrarenak ere bermatu behar direla azpimarratu du, eta alabarekin “ahalik eta denbora gehien” egon dadin eta “beharrezko jotzen den guztietan” elkarrekin egon daitezen bitartekoak jartzeko agindu du. Erabaki horrekin haurraren beharrak beteta gelditzen direla argudiatu du, ordea, Auzitegi Nazionalak, eta horregatik Majarenas ez du libre utziko.
Albistea osorik Berriaren webgunean.
Erlazionatutako edukiaLarri dago Sara Majarenas euskal presoaren alaba, aitak labanaz eraso ostean