Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute (Argazkia: Hasier Perez)
Demokrazia. Hitz bat besterik ez herri baten nahia aldarrikatzeko. Gure Esku Dagok elkarretaratzea egin du gaur goizean, Bulebarrean, Kataluniako prozesuaren judizializazioaren aurka. Hala, lagun asko gerturatu da 12:00etako hitzordura, tartean, EAJ eta EH Bilduko politikari eta zinegotziak, hala nola Eneko Goia alkatea; Andoni Ortuzar, Euskadi Buru Batzarreko presidentea; Andoni Egibar, Gipuzkoa Burubatzarreko presidentea; Arnaldo Otegi, Sortuko presidentea; Arkaitz Rodrigez, Sortuko bozeramailea; Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia, Nerea Kortajarena, EH Bilduko legebiltzarkidea eta Amaia Almirall eta Naiara Sampredo, Donostiako EH Bilduko zinegotziak. Bertaratu direnak elkartasuna adierazi diote Kataluniari. Garbi mintzatu dira Gure Esku Dago ekimeneko kideak: “Herrien etorkizuna hautetsontzietan erabakitzen da, eta ez epaitegietan; herritarrok erabaki behar dugu, gure esku egon behar du”. Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan ere elkarretaratzeak egin dituzte ordu berean.