Aspanogiren aldeko Ipar Martxa solidarioa egingo dute igandean
“Mugi gaitezen piraten alde” lemapean V. Ipar Martxa antolatu du Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbiziadunen Guraso Elkarteak. Igande honetan, otsailak 12, izango da martxa eta goizeko 11:00etan abiatuko da Saguesetik Haizearen Orrazira. Haur, gazte zein helduei zuzendurikoa da martxa solidarioa. Izena emateko Herri Krossaren webgunean sartu behar da.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bideo bat prestatu dute jendeari pare hartzera bultzatzeko.