Autobus geltokiko bizikletentzako aparkalekuaren erabilera baldintzak zehaztu dituzte
100-110 bizikletentzako gunea izango da aparkalekua, guztiz segurua Goiak azpimarratu duenez, eta gurpilak puzteko gailua zein konponketetarako tresnak egongo dira.
Donostiako Udalak Autobus Geltokiko bizikletentzako aparkalekua irekitzeko aurrerapausoa eman du. Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, UTE Intermodal Donosti enpresaren eskaintza onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Hau da, sarrerako solairuan bizikletak uzteko doan utziko dion gunea hartzeko eskaintza. Udalak kudeatuko du aparkalekua, eta Goiak adierazi duenez, aparkalekuaren erabilera-datuak kontuan izango dituzte, hiriko beste gune batzuetan horrelako aparkaleku gehiago jartzeko.
Aparkalekua ez da bizikleta uneoro uzteko izango; baizik eta autobusa erabili aurretik utzi eta bueltan berriz ere hartzeko. Erabiltzailearentzako zerbitzua ez da doakoa izango, eta abonu mota ezberdinak izango ditu: hilabeteko abonuarekin bizikleta astean seitan utzi ahal izango da 6 euro ordainduta, hiru eguneko abonuak 3 euro balioko du eta bizikleta egun batean uztean euro bat.
Erabiltzailea izateko beharrezkoa izango da 18 urtetik gorakoa izatea, eta 14 urtetik aurrerako nerabeek adinez nagusia den baten baimena beharko dute zerbitzua erabiltzeko. Horrez gain, enpresek izena eman ahal izango dute zerbitzuan langileek erabili ahal izateko.
Erlazionatutako edukiaBi aste barru zabalduko dute autobus geltokiko bizikletentzako aparkalekua