Calaiseko errefuxiatuei babesa emateko elkarretaratzea egin zuten Bulebarrean, joan den urrian. (Argazkia: Miren Azkarate)
Errefuxiatuen eskubideak babesteko martxa bat egingo dute otsailaren 26an, Ongi Etorri Errefuxiatuak Donostia taldeak deituta. Sagueseko Bakearen Usoaren paretik irtengo dira partaideak, 12:00etan, eta aukera egongo da gune gehiagotan sartzeko: Kursaal, Bulebarra, Alderdi Eder, Kontxako ordulariak, eta Antiguako tunelaren irteera.
#NoERFortaleza lelopean egin dute deia: “Lotsagarria da begibistakoa dirudien hori salatzeko deialdiak egin beharra. Momentu historiko batean bizi gara, eta badakigu Europako gobernuak giza eskubideak erasotzen ari direla. Hesi eta horma bakoitza gaindituz, gure mugetara iristen direnei geratzen zaien gutxiari etekina ateratzen dio mafia batek”.
Gogoratu dute emakume eta haurrek abusu sexualak jasaten dituztela, euren jaioterritik atera eta leku seguru batetara iritsi bitartean. Europa Fortalezari ezetz esan nahi diote: “Elkartasunak huts egin du euren agintariengatik, eta haien erabakiak epaitu beharko dira; izan ere, nazkatuak gaude errugabeak hiltzen ikusteaz, haien politikarien jokaerarengatik.