Hainbat eragilek elkarretaratzea egin zuten Demokrazia Zuzen Modernoaren hasierako ekitaldian. (Argazkia: Malen Aldalur)
Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du
100 euroko isuna iritsi zaiola Demokrazia Zuzen Modernoaren hasierako ekitaldian elkarretaratzea egiteko eskaria egin zuen kideari.
Azaroaren 16an egin zuten protesta Alderdi Ederrean: “Donostia hitz-hitz Demokraziaren Munduko Hiriburu gisa aurkezten zuen Udal Gobernuak jardunaldien egitarauan, eta adar jotze horren aurrean, gure hirian dauden demokrazia eta parte hartze falta egoera nabarmenak ikustarazi nahi genituen”.
Salatu dute jakinarazpena legeak agintzen duen bezala eginda ere, isuna iritsi zaiola Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailetik. Azaldu dute isunaren zergatia leku aldaketa izan dela; udaletxearen atariak egitea aurreikusten zuten eta alderdi ederren egin zuten.
“Eusko Jaurlaritza Mozal Legeaz baliatu da berriro, herri mugimenduak demokrazia gehiago eskatzeagatik isun batekin zigortzeko, Segurtasun sailaren bidez”, salatu dute.