(Argazkia: Agurtzane Altuna)
Zorroaga pasealekuko bidegorria egiteko lanen esleipena adostu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresak sei aste izango ditu obra egiteko, eta 96.806,12 euro jasoko ditu. Loiolako Erribera-Zorroaga arteko bidegorriak
bi zati izango ditu. Lehena, Anoetako Estadioaren eta Toribio Alzaga zein Real Compañia Guipuzcoana de Caracas kaleetara sartzeko biribilgunearen artekoa da. Berdegunetik joango da bidea, eta biribilgunera iritsita errepidean sartuko da. Errepidetik pasealekuan dagoen bidegorriarekin lotura egin arte joango da. Horretarako, bide bat kendu eta bidegorria errepidetik bereizita egongo da. Espaloian dagoen bidegorriarekin lotura eginda, errepideak bi bide izango ditu.