Erabakitzeko eskubidearen inguruan jardungo dira Mas eta Ibarretxe Donostian
Agirrecenter.eus webgunean formularioa betez.
Agirre Lehendakaria Center-ek eta Gure Esku Dago-k elkarlanean antolatu dute Erabakitzeko eskubidea. Kataluniako prozesua konferentzia. Otsailaren 22an —asteazkena— izango da, arratsaldeko zazpietan, Donostiako Kursaal jauregian. Erabakitzeko eskubidearen inguruan jardungo dira Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidente ohia eta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohia.
Egunotan ari dira Mas epaitzen Bartzelonan, 2014ko azaroaren 9an “prozesu parte hartzaile” baten bidez Kataluniaren independentziari buruz galdetzea egotzita. Ibarretxe izango du alboan Donostiako hitzaldian; Agirre Lehendakaria Center ikaskuntzen zentroko zuzendaria da egun Ibarretxe, eta krisi ekonomikoaren eta globalizazioaren inguruko hausnarketa egingo du Jaurlaritzako lehendakari ohiak.
Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, 94-601 79 86 telefonora deituz, openakademia@agirrecenter.eus helbidera jakinaraziz edota