Jordi Molla eta Karra Elejalde aktoreak izango dira protagonistak.
(Argazkia: Lide Ferreira)
Donostiako Zinemaldiarekin loturiko
Operacion Concha pelikula filmatzen hasiko dira Donostian, otsailaren 20an. Jordi Molla eta Karra Elejalde aktoreak izango dira “iruzurgileen komedia” honetako protagonistak. Antonio Cuadri arduratuko da zuzendaritza lanaz, eta Patxo Telleria aktorea eta zuzendari euskalduna da gidoilaria. Hiru milioi euroko aurrekontua izango du, eta AbraProd eta Spline Producciones ekoizpen etxean arteko elkarlana izango da.
Ramon Agirre donostiarra, Unax Ugalde, Barbara Goenaga, Mara Escalante eta Barbara Mori aktoreek parte hartuko dute filmean aipatu protagonistekin batera. 33 egun emango dituzte Donostian eta inguruetan errodatzen, eta beste sei Mexikon, Cancun hiriaren inguruan.
Karra Elejaldek Marcos Ruiz porrot egin duen zinema ekoizle eta enpresa gizon maltzurraren rola beteko du. Donostiako Zinemaldia baliatuz, inbertitzaile dirudun bati iruzurra egiten saiatuko da, AEBetako aktore ezagun baten doblea erabilita (Jordi Molla).