Ospitalean alabarekin egon ahal izango da Sara Majarenas
“Egokia da amaren ordutegia eta egonaldia zabaltzea egun osoz, adingabeak senda-agiria jaso arte”, De Castrok ebatzi duenez. Argudiatu du “gizatasun printzipioari” erantzuten diola erabakiak, eta gogorarazi du haurraren “egoera zaurgarria” gaixotasun batetik harago doala.
Joan den astean, Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin zuen alaba sendatu bitartean Majarenasen zigorra bertan behera uzteko eskaera, beharrezkoa ez dela argudiatuta, nahiz eta zigorraren hiru laurdenak beteta eduki. Erasoa gertatu zenetik, bisitak ugaritu dizkiote Majarenasi, baina gaurko erabakiarekin ez du espetxera itzuli beharko alabak senda-agiria jaso arte.