Interpelazio bat egin dio EH Bilduk udalari. (Argazkia: EH Bildu)
Donostiko EH Bilduk salatu du Atotxako autobus geltokian supermerkatu bat ireki nahi dutela: “Prentsan irakurri ahal izan dugu Atotxako autobus geltokian laster supermerkatu hani bat irekiko dela, Egiako pasabidetik sarrera izango duena”.
Azaldu dute albiste honek
harridura eta egonezina eragin duela Egiako hainbat dendari eta herritarren artean. “Guk auzokideen kezka konpartitzeaz gain, supermerkatuaren proiektuaren berreskurapenaren aurrean gure harridura erakutsi nahi dugu”, azaldu dute.
Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, EH Bildu udal gobernuan zegoenean antzeko eskaera bat baztertu egin zuten arrazoi teknikoengatik.
“Argi dago udal gobernua ze nolako hiri eredua bultzatzen ari den operazio honen bitartez. Hiriaren bazter guztietan ikusten ari gara merkataritza zentro handiak lehenesten ari direla denda txikien kaltetan”, azaldu dute.
Hori dela eta,
interpelazio bat egin dio EH Bilduk udalari zoru publikoan supermerkatu bat baimentzeko erabilitako irizpideak argi ditzan.