Autoritateari erresistentzia egitea leporatu diote Antiguako Jon Estradari
2014an Bilbon Troikaren aurkako mobilizazioan egondako istiluengatik epaitu zuten Jon Estrada Antiguako gaztea beste bi lagunekin batera. Beste biak absolbitu egin ditu epaileak eta sei hilabeteko zigorra jarri dio Estradari autoritateari erresistentzia egitea leporatuta. Dena den, desordena publikoa ere egozten zioten eta kargu horretatik absolbitu egin dute.
Fiskalak lau urteko kartzela eta 200.000 euro eskatzen zituen Estradarentzat baina zigorra nabarmen gutxitu du epaileak, guztira mila eurotik beherako izuna geratuko zaiola azaldu du Estradak.
2014ko martxoaren 3an goizean hainbat istilu egon ziren Bilbon. Erakusleihoak hautsi zituzten, Ertzainen aurka harriak eta zaborra jaurti zituzten, kaleko hainbat hirigarri hautsi zituzten. Istilu horiengatik atxilotu zuten Estrada, beste bi lagunekin batera.
Estradari egindako elkarrizketa argitaratu zuen IRUTXULOKO HITZAK.
Erlazionatutako edukia"Niri gertatu zait, baina beste edozein izan zitekeen"