Intxaurrondon jaso zituzten ekarpenak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Larratxon egongo dira asteburuan eguerdiko 12:00etatik aurrera
Amaia Martin eta Loic Alejandro Irabazi Donostiako kideak bizilagunen kexak entzuteko.
“Auzo guztietara hurbildu eta bizilagunei entzuteko hartu genuen konpromisoari eusten diogu”, azaldu dute. Irabazi Donostiako kideen ustez, bizilagunak dira auzoko errealitatea ondoen ezagutzen dutenak eta horregatik, uste dute ezinbestekoa dela beraiei entzutea.
Aurretik beste hainbat auzotan izan dira, esaterako, Intxaurrondon, Martutenen edo Grosen.
Gogorarazi dute edozein bizilagun harremanetan jarri daitekeela beraiekin irabazi@donostia.eus helbidearen bitartez, edo 943481717 telefonora deituta.