Hipodromoan egingo dute Kutxa Kultur Festibala
Kutxa Kultur Festibala. Igeldoko jolas parkea utzi eta hipodromora mugituko da. Bost urterako hitzarmena sinatu dute jada. The Jesus and Mary Chain, The Hives eta Love of Lesbian izan dira aurreratu dituzten lehen musika taldeak eta guztira 30 musika taldek hartuko dute parte. Irailaren 15ean eta 16an egingo dute musika jaialdia. “Arrazoi teknikoengatik” Igeldon ez egitea erabaki dute antolatzaileek.
Jende gehiago hartu ahal izango du jaialdiak. 8.000 pertsona sartu ahal izango dira hipodromoan egingo duten jaialdian. Orain arte, Igeldoko jolas parkean, 5.000 pertsona hartzen zituen. Orain, hipodromoan, kanping dendak jartzeko aukera ere izango da.
Antolatzaileek azaldu dute, arratsaldeetan zaldi karrerak ikusteko aukera ere egongo dela: “Sari oso alaiak egongo dira zaldi karrera nork irabaziko duen asmatzen duenarentzat”.
Mikel Casal ilustratzaile donostiarrak egin du aurtengo jaialdiaren kartela.
Sarrerak
Azaldu dutenez, sarrera erosi duntenei, baina egun aldaketagatik etorri ezin dutenei, dirua itzuliko zaie otsailaren 28a baino lehen, sarrerak erosi dituzten leku berean.
Sarrera berriak salgai daude jada 30 eurotan.
Bost urteren ondoren, lekuz aldatuko da