Urrezko Danborraren inguruko hausnarketa hasi du Bozeramaileen Batzordeak
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Urrezko Danborraren inguruko hausnarketa prozesua abiarazi du. Udal taldeek hilabeteko epea adostu dute talde bakoitzak sariari buruzko hausnarketa aurkezteko.
“Hausnarketa horiek araudiaren aldaketaren gainerako eztabaidaren abiapuntua izango dira. Helburua da, guztion artean aldaketa adostea, sariak donostiarren iritziarekin bat egiteko”, azaldu du Eneko Goia alkateak.