Albiste irakurrienak
‘Etxe bat, proiektu ugari’
Joan den astean Guardetxearen inguruan argitaratu genuen erreportajea izan da irakurriena.
‘Zartagin eta mailuekin euriari aurre eginez’
Larunbat arratsaldean euria hasi zuen arren, herritarrek jaia ilusioz ospatu zuten, poztasuna eta umore ona auzoetako kaleetan barrena lau haizetara zabalduz. Irutxuloko Hitzako kamerak Amara Berri, Morlans, Amara eta Groseko konpartsak harrapatu zituen.
‘Sustapen bideo bat egin du Emakumeen Etxeak’
Hainbat lagunek Emakumeen Etxea beraientzat zer den azaldu dute. Besteak beste, anitza, eraldatzailea, independentea, laikoa, solidarioa, feminista eta irekia bezalako hitzak erabiltzen dituzte emakumeen etxea deskribatzeko.
‘Martuteneko gasolindegia itxi dezakete’
Mendiburu gasolindegiaren etorkizuna ezbaian dago. Auzoan mugimendua hasi da, negozioaren behin-betiko itxiera eskatuz.
‘Donostiako Garoa itxiko dute’
Bi urte eta erdiren ostean, otsailaren 13an itxiko ditu ateak. «Bizitzan erabakiak hartu behar izaten dira aurrera egiteko, atzean ez geratzeko. Eta hau ere hartu beharra zegoen», azaldu dute.
‘Pintada faxistak agertu dira hiriko kaleetan’
Donostialdeko Askapenak sare sozialetan zabaldu duenez, hainbat pintada faxista agertu dira Donostiako kaleetan.
‘Kortxoenea gaztetxearekin lotutako hainbat epaiketa egingo dituzte aurten’
Groseko gaztetxea husten ari zirela telaitura igo zen lagun bat jipoitzeagatik segurtasuneko langile bat epaitu zuten asteazkenean. Bestalde, Gaztetxea ilegalki hustea leporatuta salaketa jarri zuten gaztetxeko kideek eta uztailaren 3an izango da epaiketa. Ategorrietako eserialdian atxilotu zituzten lagunek maiatzaren 4an izango dute epaiketa, eta fiskaltzak urte beteko kartzela zigorra eskatzen du haientzat.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.
Erlazionatutako edukiaEtxe bat, proiektu ugari