Altzan sei saltoki berri ireki dituzte, azken urtean
Gorakada izan du Altzako merkataritzak, Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikoaren sailak jakinarazi duenez. 2016an sei establezimendu komertzial gehiago ireki dituzte auzoan. Guztira, 165 dira saltoki txikiak. Horrez gain, jarduera ekonomikoen alta eta bajen arteko saldoa positiboa dela adierazi dute; 116 alta eta 80 baja eman dira 2016an.
Ernesto Gasco Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko zinegotziak Donostia/San Sebastian UP! Planaren bidez egindako lana azpimarratu du. “Gure lana Altzako auzora jarduera berriak erakartzea da, eta baita ere auzoko eragileen artean lankidetzarako sareak osatu eta auzoaren nortasunari dagozkion elementu bereizgarriak balioan jartzea”.