Etxera itzuli dira kaiko pasealekuko etxeetatik atera zituzten bizilagunak
Kaiko pasealekuko 1 eta 2 zenbakiko bizilagunak itzuli dira euren etxeetara. Izan ere, udalak azaldu dutenez kendu dituzte jauzteko arriskuan zeuden elementuak. Horretarako, Madriletik eta Asturiasetik etorritako bi garabi ibili dira lanean.
Bizilagunek etxea utzi behar izan zuten joan den asteko ostegunean. Goiz horretan Usotegi izenez ezagututako eraikinean egiten ari diren obrako arduradunek etxearen aurrealdean tamaina handiko pitzadura zegoela ikusi zuten. Ondorioz, azaldu zuten arrisku handia zegoela aurrealdearen zati handi bat pareko eraikinera jauzteko.
Guztira, 27 pertsonek euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten eta, hiriko hainbat hoteletan edo senideen etxetan egon behar izan dute.