Josema Verdugo (Ugatza); Juan Arizaga (Aranzadi); Alfonso Gurpegi (Ekologia zinegotzia; Txema Hernandez (Cristina Enea Fundazioa); Lucia Peña (SEO Birdlife). (Argazkia: Estitxu Zabala)
AtlaSS liburua osatzeko nahiarekin, proiektu bat abian jarri dute hiriko hainbat elkartek: Aranzadi Zientzia Elkartea, Ugatza Ornitologia Elkartea, Cristina Enea Fundazioa, eta SEO Birdlife, Donostiako Udalaren babesarekin. Helburua da Donostiako hegaztien atlasa osatzea, 2019rako; horrela, hirian hazten diren espezieen kopuru eta banaketa zehatza osatuko dute. Proiektua teknikoa izango da, adituek lan egingo baitute, baina, aldi berean, herritarren partehartzea bultzatuko dute. Horretarako, hitzaldiak eta txangoak antolatu dituzte, eta donostiarrek erantzutea espero dute. Gainera, adituen arabera, 100 hegazti espezie baino gehiago sailkatuko dituzte Donostian, ziur, eta erronka oso interesgarritzat jotzen dute.
Lehen fasean, herritarren formakuntza eta sentsibilizazioa landuko dute, doako hainbat hitzaldirekin:
- Martxoak 1 eta 2 (teoria) / Martxoak 4 eta 5 (irteera) – Okendo K.E.
- Martxoak 8 eta 15 (teoria) / Martxoak 11 eta 12 (irteera) – Intxaurrondo K.E.
- Martxoak 10 eta 17 (teoria) / Martxoak 18 eta 19 (irteera) – Lugaritz K.E.
- Martxoak 21 eta 28 (teoria) / Apirilak 1 eta 2 (irteera) – Casares K.E.
- Martxoak 23 eta 24 (teoria) / Martxoak 25 eta 26 (irteera) – Aranzadi Z.E.
Bigarren fasean, errolda osatuko dituzte: apirilaren 15a eta maiatzaren 15a artean, eta, berriz ere, maiatzaren 15a eta ekainaren 15a artean. Jarduera horretan parte hartuko dute hiriko elkarteetako ikerlariek, formakuntza saioetan parte hartu duten herritarrekin batera. Hegazti-espezie guztiak identifikatzea aurreikusten du protokoloak.
Hirugarren fasean, datuak bateratu eta idaztea izango da lana.