Luma bikote donostiarrak 'Airwalk' lan berria aurkeztu du
Sarean entzun daiteke Luma bikotearen Airwalk bigarren lan laburra. Adrian Viñas (abeslaria eta gitarra) eta Xabier Abel (bateria) donostiarrek osatzen dute musika taldea, eta grunge, garaje zein punk doinuak jorratzen dituzte. Bost kantu berriak Elkar estudioetan grabatu dituzte Victor Sanchez teknikariarekin. Otsailaren 17tik aurrera euskarri fisikoan eskuratu ahal izango da.
Lan berria aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko dituzte. Hona hemen, gertuen izango direnak:
- Otsailak 16, Kutxa Kultur Kluba (Donostia)
- Otsailak 23, Arrasateko gaztetxea
- Martxoak 7, Dabadaba aretoa (Donostia)
- Apirilak 21, Atabal aretoa (Miarritze)
- Ekainak 3, Modelo zinema (Zarautz)