‘Cruce de caminos’ erakusketako irudi bat.
Irudi batek mila hitz baino gehiagok esan dezaketela diote sarritan. Eta hori da, hain zuzen, Iñigo Malvido artista donostiarrak Egiako Sustrai jatetxean zabaldu berri duen erakusketaren helburua. Orain arte egin duen proiekturik ilunena da, guztiz ausarta, baina, batez ere, originala.
Denboraren eragina barazkietan eta gizakietan duen eragina alderatzen ditu; horma-irudien bitartez gogoeta egiteko ateak zabaltzen ditu Malvidok.