Izarrak Plazara egitasmoan parte hartzeko epea zabalik dago
www.olatutalka.eus webgunearen bidez egin beharko dute. Izena ematen dutenek casting bat egin beharko dute apirilaren 7an Kontadoresen, eta horietatik, emanaldi nagusirako 6 bakarlari edo talde aukeratuko dira.
Emanaldi nagusia Olatu Talka jaialdiaren baitan egingo dute, maiatzaren 21ean. Castingean aukeratutakoek aditu talde baten laguntzaz euren ikuskizunak hobetu ahal izango dituzte, tailer batzuek bidez. Adituak ondorengoak dira: Ainhoa Aierbe aktorea, Twin Melody musika taldea eta Edu Muruamendiaraz dantzaria. Tailer horiek, Kontadoresen egingo dira apirilaren 24tik maiatzaren 18ra bitartean.
Partaide guztiek gurasoen edo tutoreen baimen sinatua eraman beharko dute castingaren egunean edo entseguen egunetan (12-17 urtekoentzat baimen inprimakia Olatu Talkaren webgunean dago eta 5-11 urtekoentzat Haurtxokoetan). Informazio gehiago: www.olatutalka.eus webgunean eta Bagera Elkartean bagera@bagera.eus helbidean edo 943 005 074 telefono zenbakira deituz.
5 eta 17 urte bitarteko haur zein gaztetxoei zuzenduriko Izarrak Plazara proiektuan izena emateko epea ireki dute, martxoaren 17ra arte. Musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea eta beste gustuko dutenek aukera paregabea dute.
Bi kategoria izango ditu. 5-11 urte bitartekoa eta 12-17 urte artekoa. Partaideek taldeka edo bakarka aurkezteko aukera izango dute eta ikuskizun originala edo moldatua izan daiteke. Ikuskizunak gehienez 5 minutukoak izango dira eta euskaraz izan beharko dute.
5-11 urte bitarteko partaideek izen emateko Donostiako Udal Haurtxokoetara jo beharko dute. Parte-hartzaileek entseguak izango dituzte apirilaren 4tik maiatzaren 12ra, eta maiatzaren 20an Aiete Kultur Etxean egingo dute azken emanaldian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango dute entseguetara agertzea. 12-17 urteko gaztetxoek, berriz, izen emateko