Basque Culinary Centerreko lehen promozioa. (Argazkia: BCC)
Lehen promozioa 2015eko uztailean graduatu zen Basque Culinary Center fakultatean. Talde horren artean bazen gutxienez donostiar bat: Nerea Korta (Benta Berri, 1993). Urte eta erdi igaro da ordutik, eta, bitarte horretan, lanik ez zaio falta izan sukaldari donostiarrari. Izan ere, Madrilen aritu zen praktikak egiten azken urtean, eta han bertan lanerako hartu zuten ondoren.
Ezin gusturago dago egindako ikasketekin, eta kudeaketa arloan ikusten da. Bere esperientziaren berri eman dio IRUTXULOKO HITZAri, eta elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da ostiraleko astekarian: “Txikitatik izan dut sukaldean aritzeko interesa, eta sukaldaria edo gozogilea izan nahi nuen”.