Albiste irakurrienak
‘Inude eta artzaiek Groseko kaleak bete dituzte’
Dantzaz, garaiko pertsonaiez, danbor doinuez eta txarangaren musikarekin alaitu zuten Gros igandean. Irudi galeriak arrakasta handia izan du webgunean.
‘Euskaldun onaren traizioa’
Amaia Portugal kazetariak Loretopetik iritzi zutabean Juan Kruz Mendizabal Kakux-i buruz idatzitakoak bisita asko izan ditu.
‘Lehorrean ere, tibortari gogor tiraka’
Arraun Lagunakeko Nerea Irastorza eta Ur-Kirolakeko Koxme Burutaran arraunlariei egindako elkarrizketak harrera bikaina izan du.
«Hiritarren ahotsa entzuteko gune bat sortu nahi dugu»
Guneak Zabaltzen izeneko topaketak egingo dituzte martxoaren 11an eta 12an. Galdera baten inguruan hausnartu nahi dute:?Nolako Donostia nahi dugu? Maria Alonso eta Jon Martin antolatzaileak elkarrizketatu ditu Irutxuloko Hitzak .
‘Merkatariek jai berezia egingo dute Egian’
Hegia merkatarien elkarteak jarduera berezia antolatu du gaurko. Braderie izenekoa egingo dute, horrela, auzoko dendetako produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin.
‘Kalea eta gaua gustuko dituzte’
Donostia eta inguruetako musikariez osatutako Lie Detectors taldeari egindako erreportajea asko zabaldu da sare sozialen bidez, eta bisita asko izan ditu.
‘Hipodromoan egingo dute Kutxa Kultur Festibala’
Bost urteren ondoren, lekuz aldatuko da Kutxa Kultur Festibala. Igeldoko jolas parkea utzi eta hipodromora mugituko da. Kontzertu eta kontzertu artean zaldi lasterketak egingo zituztela iragarri zuten hasiera batean, baina atzera egin dute, sare sozialetan sortutako zalaparta dela eta.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.
Erlazionatutako edukiaGroseko inude eta artzainek auzoko kaleak bete dituzte