Alfonbra urdinaren gainean desfilatu dute Korrikako arropekin
AEK euskaltegiaren 20. Korrika Donostiara iristeko hilabete baino gehiago gelditzen den arren, Korrikarako egindako arropa erakusteko desfilea egin dute arratsaldean, Bretxa merkataritza gunearen inguruan. Musikak lagunduta, haur zein helduek ibili dira modelo lanetan, alfonbra urdinetik euren arropa erakusten. Tartean, Realeko jokalariak eta First Model modelo agentziako kideak: Kamisetak, jertseak, txalekoak… denetarik ikusi ahal izan da desfilean.
Erakutsi duten arropa eta material guztia Bretxa merkataritza gunearen lur azpiko solairuan duten dendan erosi daiteke.
Bi urtetik behin antolatzen du AEK euskaltegiak Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko ditu aurten ere.Batzuk lelopean hasiko da euskararen aldeko egitasmoa 2017ko martxoaren 30ean, Otxandion. Apirilaren 9an amaituko da Iruñan, herriz-herriz eta eskuz-esku lekukoa pasa ondoren.
Erlazionatutako edukia20. Korrika aurkeztu dute Donostiako San Telmo Museoan