Egin bat HITZA taldearekin!
28. Lilatoia martxoaren 5ean izango da, 10:30ean, eta lasterketa hasi aurretik bat egingo dute HITZA taldeko kideek, Bulebarrean, elkarrekin egoteko. Taldean edonork parte har dezake.
Izena eman al duzue Lilatoian parte hartzeko? HITZA taldearekin bat egin nahi duzu? Dagoeneko 64 emakume elkartu gara! Oarso Bidasoko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza, Busturialdeko Hitza eta IRUTXULOKO HITZAk elkarlanean sortu dugun taldea da.
Gurekin bat egiten baduzu, gure elastikoa jasoko duzu opari gisa.
Erlazionatutako edukiaMartxoaren 5ean egingo dute 28. Lilatoia